Peroxido organiko | |
---|---|
Konposizioa | karbono eta oxigeno |
Mota | organic peroxide (en) , organooxygen compound (en) eta Peroxido |
Identifikatzaileak | |
Gmelin | 25702 |
ZVG | 93300 |
Kimika organikoan, peroxido organiko peroxido talde funtzionala (R–O–O–R' ) duten konposatuei esaten zaie. R'-a hidrogenoa bada, konposatuei hidroperoxido esaten zaie[1].
Peroxidoen O–O lotura erraz hausten da, eta RO· formako erradikal askeak sortzen dira (puntuak parekatu gabeko elektroi bat adierazten du). Beraz, peroxido organikoak oso erabilgarriak dira hasarazle gisa erradikal-polimerizazioetan, erretxina akrilikoak sintetizatzeko etsenplurako. Peroxido organikoak, bere kide ez-organikoak bezala, agente zuritzaile indartsuak dira maiz.